SARDINERO HC 2-2 REAL SOCIEDAD

Zorterik gabe

Belar hockeyko gure taldeak bina berdindu egin du gaur arratsaldean Sardinero Hockey Club taldearen aurka CMD Ruth Beitian txuri-urdinek azken uneetara arte oso bideratuta izan duten neurketa batean.

Donostiarrak ahalik eta ondoen hasi dira, lehen laurdenean aurrea hartuz Lara Pampinen golarekin eta bigarrenean aldea handituz Federica Cartaren bitartez. Hala ere, aldageletatik igaro ostean, etxeko taldea suspertu egin da eta hirugarren laurdenean partida berdintzea lortu du Justina Pazen eta, handik gutxira, Josefina Ponceren golekin, azken hau penalti kornerrez. Pena. Gipuzkoarrak berriz aurretik jartzen saiatu dira azken txanpan, baina ez da gehiagorako denborarik izan. Orain aurrera begiratzea tokatzen da. Datorren astean RC Polorren aurka jokatuko dute etxetik kanpo ligako azken-aurreko jardunaldian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!