KOMUNIKATU OFIZIALA

Vila-realen gertatutakoagatik gaitzespena

Reala Bultzada Txuri Urdinako ordezkariekin bildu da gaur eta joan den igandean Vila-realen gertatutakoagatik gaitzespena adierazi die.

Realaren ustez, guztion zeregina da futbola eta futbol-zelaiak leku seguru eta jai-giroan egitea, zaleek beren taldeaz gozatu ahal izan dezaten mehatxatuta sentitu beharrik gabe eta are gutxiago inolako indarkeriaren biktima sentitu beharrik izan gabe.

Futbolak bere zaleak behar ditu estadioak bizikidetza eta errespetu esparru bihurtzeko. Horretarako, guztion artean jai-ingurune bat eraikitzeko beharra azpimarratzen dugu, non bakoitzak bere taldea animatu ahal izango duen mehatxatuta sentitzeko beldurrik gabe eta are gutxiago erasotua izateko beldurrik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!