SAREAK PROIEKTUA

Sports Business Awards sarietarako izendatua

Vídeo

Real Sociedad Fundazioaren Sareak proiektuak aintzatespenak jasotzen jarraitzen du. Oraingo honetan Sports Business Awards sarietarako izendatu dute. Sari horrek bikaintasuna eta kirol-ahaleginak errazten dituzten ekimenak saritzen ditu. Jasangarritasunaren sarirako beste proiektu batzuekin batera izendatuta dago Sareak. Beste izendatuak hauek dira:


Brighton & Hove Albion Football Club
Compass Levy Goodwood & Event Cup Solutions
E formula
Reading Football Club/University of Reading
The Red Way – Liverpool Football Club
Tottenham Hotspur & Sky
Twickenham Stadium

Sareak ekonomia zirkularreko proiektu bat da, eta horri esker itsas hondotik, Gipuzkoako portu eta biltegietatik erabiltzen ez diren sareak erreskatatzen dira, eta birziklatu egiten dira futbol-ateetako sare bihurtzeko.

Finalista Leaders Sport Awards txapelketan

Bestalde, Leaders Sport Awards sariaren gala ospatu zen bart Londresen, eta Sareak proiektu bera iraunkortasunaren sarirako izendatuta zegoen. Erakunde honek, atal honetan, kirolaren industriako erakundeak aintzat hartu nahi ditu, kirola katalizatzaile gisa erabiltzen baitute gizartean ingurumen-arazoak eta arazo ekologikoak sustatzeko eta horiei aurre egiteko. Saria, azkenik, Climate Pledge Arena estadioak jaso zuen. Estadio hau karbono-emisioak murriztera bideratutako estadioa da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!