Real Sociedad Fundazioak eskola kirolaren programaren hausnarketan parte hartuko du

Eskola kirolak 25 urte bete ditu eta Kultura eta Kirolako Departamentu Foralak hausnarketa prozesu bat martxan jarri du programa egokitzeko. Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan prentsaurrekoa ospatu da eta bertan Denis Itxaso, Kirola eta Kultura Diputatua, Goizane Álvarez, Gazteria eta Kiroleko Zuzendaria, Maite Fuentes, UPV-EHU-tik, y Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren Zuzendaria, izan dira. Ekitaldian zehar, Denis Itxasok azterketa batzorde bat sortu dela ezagutzera eman du, eskola kirolaren programa berrikusteko. Real Sociedad Fundazioak batzorde honetan parte hartuko du, hasiera honetan ondorengo helburuak izango dituenak: haurrek kirola egin dezaten sarbide unibertsala bermatzea, kirola adin txikikoen hezkuntza integralaren parte izatea, partaidetzako eta errendimenduko ibilbideak bateragarri egitea, tratu eta aukera berdintasun erreala eta eraginkorra lortzea eskola kirolean eta, azkenik, haurrek kirol jardunaren inguruan dituzten interesak eta premiak hobeto uztartzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!