REAL SOCIEDAD C 1-2 CD TUDELANO

Punturik gabe

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bat eta bi galdu du gaurko arratsaldean Tudelanoren aurka partida zail batean.

Gure bigarren filialaren eta nafarren arteko partidak intentsitate handia izan du hasieran. Bi taldeek jabetza izatea eta arrisku egoerak sortzea izan dute helburu, baina partidako lehen hogei minutuetan ez da abagune argirik izan. Hala ere, hogeita bosgarren minutuan kanpoko taldeak gol aukera argia izan du Joeleren errematearen ostean. Abagune honen ostean, zoritxarreko aldaratze batek kanpokoen lehena gola ekarri du. Aurkakoen golarekin, txuri-urdinak gol bat sartzen saiatu dira atsedenaldira iritsi aurretik. Lehen zatia amaitu baino lehen Gorosabelek gola lortzeko aukera izan du, baina ezin izan du baloia ate barrura zuzendu eta norgehiagoka huts eta batekoarekin joan da.

Aldageletatik bueltan, intentsitate puntu bat gehiagorekin zelairatu dira nafarrak eta Joelek bigarrena lortzeko aukera izan du burukada batekin. Hala ere, bost minutu beranduago Iruritak bigarrena sartu du Tudelanorentzat, Realari partida asko zailduz. Talde txuri-urdina golaren bila joan da eta Zubizarretaren jokaldi eder batekin aurkitu du. Golaren ostean bigarrena lortzeko aukera izan dute donostiarrek, baina Zubizarretak ez du gola lortu atezainak geldiketa bikaina egin duelako, eta zoritxarrez, markagaiulua ez da berriro mugitu.  Gure bigarren filialak garaipena bilatuko du datorren astean Naxararen aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Olasagasti, Merino, Larrañaga,  Zubelzu (kap), Olarra, Lete (Guibelalde, min. 76), Otadui (Ramírez, min. 58), Martín (Arruti, min. 58), Pontones (Zubizarreta, min. 68), Mariezkurrena eta J. Gorosabel (Garro, min. 68).

CD Tudelano: De Prados, Riego (kap) (Santamaría, min. 76), Mikel García, Prats, Antonio, Colau, Borja, Barrera, Álvaro, Irurita eta Joel (Iván Martínez, min. 81).

Golak: 0-1: Colau, min. 38; 0-2, Irurita, min. 65; 1-2: Zubizarreta, min. 73.  

Epailea: García Presa. Txartel horia erakutsi die etxeko Mariezkurrena, Olasagasti, Zubelzu eta Larrañagari eta kanpoko Joel, Borja, Iván Martínez, eta Rierari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!