Realak bat eta huts galdu du U21 Premier League International Cup txapelketan Brighton & Hove Albion taldearen aurka. Donostiarrek ondo lehiatu dute, eta nahiz eta bigarren zati zoragarria burutu, ezin izan dute berdinketa lortu.
Partida oso parekatua hasi da. Bi taldeek baloiaren jabetza bilatu dute partida kontrolatu ahal izateko. Etxeko taldea geroz eta erosoago sentitu da eta area txuri-urdinera hurbiltzen joan da. Azkenean gola lortu dute, Peupionen jokaldi baten ondoren Duffusek baloia sare barrura bidali duenean. Realak golari erantzuten saiatu da eta aukerak izan ditu berdinketa lortzeko. Garrok jaurtiketa gurutzatu batekin saiatu da, eta aldaratutako baloia Gibelalderi iritsi zaio, baina honek ezin izan du porteriaruntz apuntatu.
Bigarren zatian Reala izan da partidaren kontrola hartu duena. Hasieratik jabetu da baloiaz eta behin eta berriro saiatu dira berdinketa lortzen. Osazuwak, area barrutik jaurtiketa batekin, eta Gibelaldek, porteria gainetik joan den aukera batekin, gertu izan dute lehen gol txuri-urdina. Ingelesek area defentsa ona egiten saiatu dira, kontraerasoan arriskuarekin atera ahal izateko. Partidaren jabe izan arren, kanpoko taldeak ezin izan du Cahillen atea zulatu bigarren zati osoan. Samuyiwak izan du neurketaren azken aukera, baina atezainak bere jaurtiketa aldaratzea lortu du.
Porrota U21 Premier League International Cupeko bigarren jardunaldian. Realak Chelsearen aurka jokatuko du txapelketako hurrengo partida.
Fitxa teknikoa:
Brighton & Hove Albion: Cahill, Tasker, Slater, McConville (kap), Turns, Knight (Owusu, min. 88), Mullins, C. Vickers, Ifill (Albarus, min. 74), Peupion eta Duffus (Moulton, min. 84).
Real Sociedad: Olasagasti, Díaz de Alda, Agote, Astigarraga (kap), Garro, Carbonell (Arruti, min. 70), Gibelalde, Ezeizabarrena, D. Ramírez (Samuyiwa, min. 70), Astiazarán (Nebreda, min. 70) eta Osazuwa (Arenzana, min. 70).
Gola: 1-0: Duffus, min. 25.
Epailea: Paul Howard. Etxeko taldean Knight, Duffus, Cahill eta Owusuk ikusi dute txartel horia. Kanpoko taldean Astigarraga, Gibelalde eta Agotek.