Realak 3-2 galdu du Zaragoza Club de Fútbol Femeninoren aurka gaur jokatutako partidan. Txuri-urdinek aurretik jartzea lortu duten arren, Zaragozakoek bigarren zati ona egin dute azken hatsean berdindu zein markagailua iraultzeko.
Gorka Alvarezen taldea nagusi izan da hasieran, sakontasun handirik gabe, baina markagailuan, ez gol batekatik baizik eta bikatik, aurrea hartzeko nahikoa izan da. Lehenengoa Isasisasmendiren eskutik heldu da, jokaldi on baten ostean: Chaconek hegaletik baloia eskegi du, eta Oñatikoak sarera bidali du errematea. Hurrengo minutuetan etxekoek berdintzeko aukerak izan dituzten arren, Intzak markagailua handitu du, atsedenaldira joan aurretik, baloia ondo gidatu eta area barrutik jaurtiketa ona eginda.
Aldageletatik igaro ondoren, ordea, etxeko taldeak erreakzionatzen jakin du eta bigarren zatiko lehen minutuetan gola egin dute. Golaren ondoren, Gorka Alvarezen taldea nagusi izan dira berriro, abagune argiekin, hori bai, markagailuan aldea jartzeko asmatu gabe. Argiena Losadaren eskutik heldu da: buruz buruko jokaldi baten ostean, azkenean atezainak baloia atera du, eta, horrela, donostiarren hirugarrena saihestu du. Partida bukatzeko hamar minutu falta zirenean, Ainhoa Plazak zortea probatu du urrutitik, baloia eskuadrara bidali eta Arrulak gelditu ezin izan duen jaurtiketa egin du. Berdinketaren onforen, norgehiagoka horrela bukatuko zela zirudienean, geldikako baloi batean batean, Laura Maria Randok atezaina gainditu du burukada batekin hiru puntuak etxean utziz.
Azken emaitza gogorra izan da txuri-urdinentzat, norgehiagoka ezin hobeto hasi baitute. Datorren astean, Real Sporting de Gijón taldea hartuko dute etxean.
Fitca teknikoa:
Zaragoza Club de Futbol Femenino: Sonia Baena, Rebeca Oliveira (Raquel Gurrionero, min. 82), Sandra Corral (Laura María Rando, min. 66), Lauren Curtin, Ainhoa Plaza (Andrea Torres, min. 82), Laura Tomás, Karolina Sarasua, Sara Balma, Raquel Capdevila (Cecilia Franco, min. 37), Andrea López eta Elin Berggren.
Real Sociedad: Arrula, Uranga, Solozabal, Azpirotz, Etxebeste (Losada, min. 68), Zunzunegi (Urdanpilleta, min. 85), Santana, Chacón, Etxarte (Arruebarrena, min. 46), Egiguren eta Isasisasmendi (Aramburu, min. 75).
Goleak: 0-1: Isasisasmendi, min. 8; 0-2: Intza, min. 43; 1-2: Ainhoa Plaza, min. 50; 2-2: Ainhoa Plaza, min. 82; Laura María Rando, min. 97.
Epailea: López Puy. Etxeko Laura Tomás zein kanpoko Isasisasmendi eta Etxebeste zigortu ditu.