BIZKERRE FT 0-1 REAL SOCIEDAD B

Playoffera!

Gure bigarren taldeak garaipen oso garrantzitsua lortu du gaur eguerdian Boluen Bizkerreren aurka (0-1), sailkapenean bigarren postua eta Lehen Federazioara igotzeko playofferako txartela ziurtatuz. Donostiarrak hasieratik nagusi izan dira, lehen zatian ia arriskurik sortu ez duen aurkariaren aurrean. Hasiera on horren ondorioz iritsi da Soroaren gola txuri-urdinak aurretik jartzeko. Golaren ostean, gipuzkoarrek jokoa kontrolatzen jarraitu dute eta horrela iritsi dira atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ondoren, Aitor Resendek zuzentzen duen taldeak abantaila sendotasunez kudeatzen jakin du. Etxekoei aukerarik eman gabe eta defentsan ordena mantenduz, txuri-urdinek partidaren erritmoa kontrolatu dute azken unera arte. Balio izugarriko garaipena, taldearen denboraldi bikaina borobiltzen duena. Ikusgarria. Hurrengo jardunaldian, Ligako azken konpromisoa Zubietan Racingen aurka playoffeko erronka ilusionagarriari aurre egin baino lehen. Aupa Real!

Ficha técnica:

Bizkerre FT: Zamora, J. Palacios, Zeberio, Solís (Arnesto, min. 25), Gamboa (Olañeta, min. 62), Pinilla, Garro (Ávila, min. 62), Ochandiano, I. Gil, Belustegi (Huerga, min. 77) eta Miranda (Atxirika, min. 62).

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria (Urdampilleta, min. 82), Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), Zunzunegi (Esteberena, min. 65), Arrondo (Losada, min. 82), Aranburu, Mugabure (Carrera, min. 65), Chacón eta Murillo (Echeverría, min. 56).

Gola: 0-1: Soroa, min. 24.

Epailea: Nuria Mancebo. Txartel horia atera die etxeko Solís, I. Gil, Zeberio eta Avilari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!