Pandemiaren garaian estadioan zeuden olanekin eginda

Nezeserrak esker moduan

Vídeo

Real Sociedad Fundazioak 350 nezeser eman zizkion atzo Mediku eta Erizain Eskolari. Nezeser horiek pandemiaren garaian estadioan egon ziren olanekin egin ziren eta atzo Reale Arenan entregatu zitzaizkien mediku eta erizainei pandemian egindako lana eskertzeko. 

Olana horiek Reale Arenan egon ziren zaleak, pandemia zela eta, estadiora taldea animatzera joaterik ez zutenean. Olana horien helburua zaleak egoteko aukera ez zutenean, taldea babestea zen. Estadiora itzultzeko aukera izan ondoren, eta ekonomia zirkularreko estrategían beste urrats bat emanez, Real Sociedad Fundazioak olana horiek berrerabiltzeko prozesu bat jarri zuen abian duela ia urtebete. 

Donosac, packaging-en espezializatutako enpresaren lankidetzarekin, Real Sociedad Fundazioak proiektu hau garatu da: estadioko olanak bildu eta moztu, gero nezeserrak sortzeko. Emausen “Desperdiciorik Gabe”-ko ekimenari esker, ekonomia zirukularrean eta sozialean oinarritua, elkarrekin lan egin da neceser horiek sortzeko. 

Duele urtebete hasi zen proiektu honi esker, atzo Covid-19aren heroiei (medikuak eta erizainak) nezeserrak eman zitzaizkien eskerrak emateko. Ekitaldi honekin, Real Sociedad Fundazioak garai hartan egindako ezinbesteko lana eskertu nahi izan du.

Reale Arenan atzo egindako ekitaldian, Bixio Gorriz, Xabi Prieto eta Markel Bergara Realeko jokalari ohiak ere egon ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!