Aiara Agirrezabala, Realeko jokalaria, azpitxapeldun izendatu da Dominikar Errepublikan jokatutako 17 urtez azpiko Munduko Txapelketan.
Arauzko 90 minutuetan Koreako Dominikar Errepublikaren aurka 1-1 berdindu ondoren, penaltien txandan erori dira (4-3). Aiara titularra izan da finalean, partida bikaina jokatuta, eta, horrela, maila handia erakutsi duen munduko txapelketa amaitu du.
Lortutako guztiagatik harro, zorionak Aiara!