Real Sociedad Fundazioaren Genuine taldeak futboleko txapelketarik zoragarrienean parte hartu du asteburu honetan. Hiru egunez Burgosek 22 talde eta 500 jokalari baino gehiago hartu ditu 33 partida zirraragarriak jokatzeko.LaLiga Genuine Santanderrentzat une politak partekatzea gauzarik garrantzitsuenetakoa da. Txapelketa honen helburua bihotzak batzea, hesiak apurtzea eta inklusioari ateak irekitzea da.
Gure jokalari txuri urdinek badakite hori eta gainditzearen, ausardiaren eta familiaren adibide garbia dira.Futbolari horiek munduari futbola kirola baino askoz gehiago dela erakusten diote. Elkartasuna, pasioa eta eraldaketa sozialerako bidea da.