Ostegun arratsaldean Real Sociedad Fundazioak antolatu duen formazio ikastaroaren hirugarren eta azken saioa ospatu zen Urnietako futbol zelaian herriko futbol eskoletako entrenatzaile eta monitoreei zuzenduta egon dena. Hogei bat monitore eta entrenatzaileek formazio ikastaro honetan parte hartu dute.
Ikastaro hau Real Sociedad Fundazioren helburu garrantzitsuenen artean dago: Gipuzkoako klubetako entrenatzaileak prestatu eta aholkatu. Praktika oinarrian duten kurtso hauen xedea futbol hastapenean ari diren adin txikiko gazteekin lan egiten duten entrenatzaileak eta monitoreak prestatzea da, haien heziketa lana aurrera eramateko beharrezko tresnak izan ditzaten.