REAL C 1-0 RAYO CANTABRIA

Merezimendu handiko garaipena

Vídeo

Gure hirugarren taldeak beste garaipen bat lortu du Rayo Cantabriaren aurka bat eta huts irabazi ostean Zubietan. Partidako lehenengo minutuak parekotasun handikoak izan dira. Bi taldeetako batek ere ez du izan markagailuan aurreratzeko aukerarik, eta baloiaren jabetza ere banatuta egon da. Azken batean, joan-etorri askoko lehenengo minutuak izan dira, baina nagusitasun garbirik gabe. Hala ere, gipuzkoarrak izan dira markagailua estreinatu dutenak. Partidako lehenengo hogei minutuak igarota, Kortajarenak buruz errematatu du korner bat eta Sergio Franciscoren mutilen partidako gol bakarra sartu du. Golaz geroztik, Real C gora etorri da eta kanpokoen atera gerturatzea lortu dute, baina arrisku handirik gabe. Etxekoen garbiena Jon Baldak izan du, baina area barruan egindako kontrol baten ostean ezin izan du baloia errematatu. Lehenengo berrogeita bost minutuen ostean txuri-urdinak markagailuan aurretik itzuli dira aldageletara.

Bigarren zatiaren hasieran, Rayo Cantabriak estutu egin du berdinketaren gola sartzeko asmoz. Hala ere, etxekoek aurkariaren hurbilketa guztiak zapuztu dituzte. Bigarren zatiak lehenengoaren bide berdina jarraitu du: aukera gutxi eta bi taldeen arteko parekotasun handia. Racing-en filialak, berdinketa lortzeko beharrarekin, Marrerok defendatutako atea estutu du; bitartean txuri-urdinek bigarrena egitea izan dute helburu gisa. Gipuzkoarren garbiena Arzakek izan du, baina ezin izan du errematatu Kortajarenaren pasea. Sergio Franciscoren taldeak emaitza defendatzen jakin du azken minutuetan eta garaipen oso landua lortu dute aurkari gogor baten aurka.

Horrela, gure hirugarren taldeak sailkapeneko liderra izaten jarraitzen du eta garaipenarekin hasi du bigarren itzulia. Datorren asteburuan Sestao Riverren zelaia bisitatuko dute bolada onarekin jarraitzeko asmoarekin. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Recio, Rodriguez, Cantero, Azurmendi (Sukia, min. 68), Gorrotxategi, Kortajarena (kap.), Marin (Zubillaga, min. 68), Garzon [Teijeira, min. 55 (Ruiz, min. 73)], Balda eta Lespinasse (Arzak, min. 68).

Rayo Cantabria: German (kap.), Jorrin (Carrascal, min. 80), Gete, Campo, Gonzalez (Muriel, min. 75), Gandarillas (Ibra Sorybah, min. 63), Bustillo (Izan, min. 75), Delgado (Celorio, min. 80), Alonso, Alvaro eta Gutierrez.

Gola: 1-0: Kortajarena, min. 22

Epailea:

Martinez Garcia. Txartel horia atera die etxeko Kortajarena, Lespinasse eta Reciori eta kanpoko Bustillo, Alonso eta Gutierrezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!