REAL C 2-0 SD GERNIKA

Maisutasunez

Vídeo

Gure hirugarren taldea garaipenaren bidera itzuli da Gernikari bi eta huts irabazita. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian eta hasiera aukera argirik gabe igaro ondoren, Mariezkurrenak Bengoetxearen atzerantz emandako pasea aprobetxatu du baloia eskuratzeko, atezaina driblatzeko eta gola sartzeko. Definizio bikaina. Bizkaitarren abagunerik onena handik gutxira iritsi da, Gallastegik area barruan egindako ezkerkada batek zutoinean jo eta gero. Atsedenaldira iritsi baino lehen abantaila handitu nahi izan du gure bigarren filialak eta, azken jokaldian, Mariezkurrena eta Ramirezen arteko konbinazio bat azken honek errematearekin amaitu du helburua lortuz jaurtiketa bikain bati esker.

Kanpokoek pauso bat aurrera eman dute aldageletatik igaro ostean, eta lehen ordu laurdenean estutu egin dute. Minutu horietan abagune onena Bengoetxearen burukada batekin iritsi da, Fragak arazorik gabe harrapatu duena. Txuri-urdinak atzealde bizkaitarrak utzitako tarteak aprobetxatzen saiatu dira eta markagailuko aldea handitzeko aukera garbiak izan dituzte. Guibelaldek errematatzea lortu du falta jaurtiketa baten ostean, baina Altamirak gola eragotzi du azken momentuan. Handik gutxira, Pontonesek berea izan du baloia zutoinera bidali eta gero. Luzapenean Arruabarrenak, buruz, bigarren zatiko onena izan du kanpokoentzat, baina zorionez kanpora joan da. Hiru puntu garrantzitsu aurkari zuzen baten aurrean; horiei esker gure hirugarren taldea playoff postuetara hurbiltzen da. Datorren asteburuan CD Breari bisita egingo diote. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Fraga, Merino, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Gastesi, Lete, Guibelalde, H. Martin (Pontones, min. 62), Ramirez (Torres, min. 82), Arruti (Otadui, min. 74) eta Mariezkurrena (Gorosabel, min. 82).

SD Gernika: Altamira (kap.), Larrauri, Berasaluze, Argente, Bengoetxea (Aguirrezabala, min. 60), Nestor Lucas, Arberas (Capelete, min. 74), Asier Parra (Garzon, min. 74), Badiola, Gallastegi (Vietes, min. 60) eta Arruabarrena.

Golak: 1-0: Mariezkurrena, min. 26; 2-0: Ramirez, min. 45+4

Epailea: Crespo Puente. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubelzuri eta kanpoko Gallastegi, Berasaluze eta Argenteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!