REAL SOCIEDAD - LOGROÑO UNITED (LARUNBATA, 12:00)

Ligako lehen erronka

Liga F Zubietara itzuliko da. Realak larunbat honetan, 12:00etan, Logroño Uniteden aurka jokatuko du ligako estreinako neurketa, txuri urdinak txapelketan izango duten lehen hitzorduan. Denboraldia asteazkenean abiatu zen Europako agertokian eta, hiru egun eskas geroago, taldeak txapelketaz aldatuko du zaleen aurrean bide berri bati ekiteko. Zubieta izango da erronkaz eta ilusioz beterik datorren Liga F honen abiapuntua.

Londresen jokatutako Champions Leagueko gau exijentearen ondoren, Realak berehala aldatu beharko du fokua beste proba bati aurre egiteko. Egutegiak ez du atsedenik ematen eta lehen minututik berriz ere lehiatzera behartuko du taldea, oraingoan ligako lehen hiru puntuak jokoan direla. Helburua Europako estreinaldian erakutsitako nortasunari eta anbizioari eustea, talde gisa hazten jarraitzea eta etxeko txapelketa sentsazio onekin hastea izango da.

Aurrean Logroño United izango da, denboraldia ahalik eta modurik onenean hasteko asmo berarekin. Errioxako taldeak kontzentrazio handiena eskatuko die berriro donostiarrei, xehetasun txikiek aldea eragin dezaketen neurketa batean. Realak bere erritmoa ezarri, jokaldi bakoitza lehiatu eta Zubieta bere indargune nagusietako bat bihurtu beharko du denboraldiko ligako lehen garaipena lortzeko.

Europak jarri zuen denboraldia martxan, eta orain Liga Fren txanda iritsi da. Bi txapelketa, bi erronka eta anbizio bera. Etxeko lehiaketarekin berriz topo egiteko unea etxean iritsiko da, lehen egunetik taldea babesten jarraituko duen zalegoaren ondoan. Larunbat honetan hogeita hamar jardunaldiko bide berri bati ekingo zaio, eta Realak lehen urratsa ahalik eta modurik onenean eman nahi du: lehiatuz, haziz eta Zubieta bere bidea eraikitzen hasteko leku bihurtuz.

AUPA REALA!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!