Burgos CF 2-0 Sanse

Lehen urratsak eman dituzte

Vídeo

Sansek 2-0 galdu du Burgosen aurka aurredenboraldiko lehen lagunartekoan, etxeko taldearen eraginkortasunak baldintzatutako neurketan. Porrota jaso arren, txuri-urdinek irudi ona eman dute eta lehiakorrak izan dira udako lehen proban, etorkizunari begira sentsazio baikorrak utziz.

Partida hasiera gogorra izan du Sansek. Hirugarren minutuan Fer Niñok etxekoen lehen gola egin du. Hala ere, gipuzkoarrek berehala bilatu dute berdinketa eta lortzeko aukera onak izan dituzte. Lehen aukera Soroetak izan du kanpora joan den jaurtiketa batean. Jarraian, Ayoren burukadak zutoinarekin egin du topo. Ordu erdia bete aurretik Xuban Fernándezek ere gertu izan du berdinketa, baina Soroetak lehen ukituan egindako erdiraketa bikainera oso behartuta iritsi da. Ansotegiren taldeak joko ona erakutsi du, eta markagailua berdintzeko hainbat aukera sortu ditu, baina zehaztasun falta garesti ordaindu dute gipuzkoarrek. Atsedenaldira iritsi aurretik, etxeko taldeak bere eraginkortasuna erakutsi du: Fermínek bigarren gola egin du area kanpotik egindako jaurtiketa bikain batekin.

Aldageletatik bueltan, bi taldeek ia erabat berritu dituzte hasierako hamaikakoak, eta neurketa oso parekatua izan da, arrisku handiko aukerarik sortu gabe. Sansek markagailua murriztea bilatu du, baina azken metroetan beharrezko argitasuna falta izan zaio. Burgosek hirugarrena egiteko aukera garbia izan du, Mejíaren bi errematek langan jo ostean. Aldiz, markagailua ez da gehiago mugitu.

Lehen lagunarteko ona izan da txuri-urdinarentzat, denboraldiaren hasierari begira minutuak eta sentsazio onak pilatzen hasteko. Hurrengo neurketa datorren larunbatean izango da, 19:00etan, Zubieta Estadioan, Pau FC taldearen aurka.

 

Fitxa Teknikoa:

Burgos CF: Cantero, Dadie, Sergio, Saúl, Brais; Mario Cantero, Appin, Ethan, Fermín; Curro, Fer Niño. Bigarren zatian hurrengo jokalariek jokatu dute: Diego, Cristian, Lizancos, Galdames, Marcelo, Mateo Mejía, Grego S., David G., Oier, Javi Llabres, David, Irian, Iván.

Sanse: Fraga, Isasa, Ayo, Larrañaga, Agote, Oleaga, Eceizabarrena, Fernández, Mariezkurrena, Garitaonaindia, Soroeta. Bigarren zatian hurrengo jokalariek jokatu dute: Olasagasti, Garro, Uranga, Ropero, Arana, Carbonell, Gorosabel, Telletxea, Ezkurra, Elkano, Osazuwa.

Golak: 1-0: F. Niño, min.3; 2-0: Fermín, min.38.

Epailea: Ortega Peña.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!