LaLiga Genuine, adimen urritasuna duten pertsonek osatutako liga, bueltan da. Realak, ATZEGIren laguntzarekin eta CIE Automotive eta SALTO Systems en babesarekin osatutako taldearekin, gaur goizean abiatu da Reale Arenatik Tarragonara, 24-25 denboraldiko lehen jardunaldia ospatuko den lekura. Txuri-urdinek Elche CF eta Granada CF taldeen aurka jokatuko dute.
Taldeak asteak daramatza entrenatzen eta, kurtsoko lehen saioa burutu baino lehen, jokalariek argazki ofizialak atera zituzten goiz polit batean, goiko bideoan ikus daitekeen bezala. Zorte on denboraldi honetarako!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin