Jose Ignacio Esteban youtuber ospetsuak, Cromo FC izenaz ezaguna dena, Reale Arenako Keler Espazioa bisitatu du eta YouTubeko bere kanal arrakastatsuan publikoari irekitako saioa eskaini du. Kromo banaketa, Ernest Lluch Kultur Etxeko Repe daukat erakusketaren bisita gidatua… Bertan izan direnek arratsalde oso bizia eta dibertigarria bizi izan dute youtuber ospetsu honekin, Korner, Kultura & Fútbol Festibalaren bosgarren edizioaren amaiera izan dena. Ikusi nahi duzu nolakoa izan den? Egin klik bideoan.