EKAINAREN 1ETIK 5ERA

Korner, Kultura & Futbol Festibalaren edizio berri bat aurkeztu da

Vídeo

Gaur goizean, Ernest Lluch Kultur Etxean, Korner – Kultura & Futbol Festibalaren laugarren edizioa aurkeztu dute. Ekainaren 1etik 5era izango da, eta Real Sociedad Fundazioak antolatuko du, Donostia Kulturaren laguntzarekin. Ekitaldian Andoni Iraola fundazioko zuzendariak eta Mireia Massagué Chillida Lekuko zuzendariak parte hartu dute, baita Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohi eta aktoreak ere.

Ikasturte honetan, jaialdiak otsailetik ekainera aldatzen ditu datak, futbol denboraldiaren amaiera gisa. "Futbolaren bihotza" lelopean, jaialdiak omenaldia egingo die pandemiaren garaian zelaira joan ezin izan duten zaleei, eta kaleetan eta plazetan bildu ezin izan direnei, euren taldeak jarraitu eta animatzeko, Realak Kopa irabazita  gertatu den bezala.

Andoni Iraolak eskerrak eman dizkie laugarren edizio honetan parte hartzen duten erakunde guztiei, Donostia Kulturari aipamen berezia eginez, jaialdi honekiko duten jarrera bikainagatik.

Laugarren edizio honetako programa zaleak futbolarekin duen harremanaren inguruan egituratzen dela adierazi du Iraolak. "Futbola zalerik gabe, musikarik gabeko dantza, hilabeteetan zehar Reale Arenan eskegita egon den pankarta batetan irakurtzen genuen egunero", gogoratu du Iraolak. "Futbolak ez du publikorik, zaleak ditu, eta horiek sostengatzen dute eta zentzua ematen diote. Futbola jendea da, beste behin ere Europako toki askotako zaleek Superligaren proposamenaren aurrean izan duten erreakzioarekin frogatuta geratu den bezala " adierazi du. Zaleen eta futbolaren arteko harreman hori izango da aurtengo saioaren leitmotiv-a.

Korner futbola bizitzeko dauden modu desberdinetara hurbilduko da umorea, liburuak, zinema edo argazkilaritza barne hartzen dituen programa batekin, beti ere kulturarekiko eta futbolarekiko interesa duen publiko zabalari begira.

Jaialdiak hitzaurre berezia izango du: Zuhaitz Gurrutxaga aktore eta Realeko jokalari ohiaren FutbolisTOC bakarrizketa. Umorez, futbolari profesional gisa izandako bizipenak eta pasadizoak ekarriko ditu gogora, eta, aldi berean, ordutik pairatzen ari den nahaste Obsesibo konpultsiboari buruz arituko da. Maiatzaren 13, 14 eta 15ean izango da Antzoki Zaharrean.

Ondoren, ekainaren 1etik 5era bitartean, futbola bizitzeko moduak jorratuko dituzte hogei bat gonbidatuk. Parte-hartzaileen artean Manuel Jabois, Lucia Taboada, David Trueba, Karlos Arguiñano, Marta San Miguel, Iñaki Gabilondo, Carlos Marañon, Galder Reguera eta Lopez Ufarte, Bixio Gorriz eta Ernesto Valverde futbolari ohiak arituko dira.

Iraolak bereziki azpimarratu nahi izan du Kornerrek, sortu zenetik indartu nahi izan duen ildoetako bat, arte-ekoizpena. "Aurten ere Kornerrentzat espreski ekoitzitako adierazpen artistiko batzuk ikusi ahal izango dira", azpimarratu du. Ernesto Valverderen argazkien erakusketa. Erakusketa berria da, eta zaletuaren inguruko beste begirada isladatzen duen, beste aldetik, alegia. Edo ekainare 4an Kornerrentzat berariaz idatzitako bakarrizketak, horren adibide argiak dira. "Gogoratu nahi dut FutbolisTOC, Zuhaitz Gurrutxagak Kornerren interpretatuko duen bakarrizketa, Kornerren aurreko edizioan sortu zela nolabait.  Zuhaitzek berak bakarrizketa laburragoa sortu zuen futbol-gai horrekin berarekin", adierazi du Iraolak.

Mireia Massaguek, bere aldetik, Klubak, Real Sociedad Fundazioak eta Chillida Lekuk sinatutako akordioak duen garrantzia azpimarratu du, eta honakoa gaineratu du: "Oso pozik gaude eta asko gozatuko dugu festibal honekin", esan du Massaguek.

Bestalde, Zuhaitz Gurrutxagak esan duenez, "ohorea da aste honetan festibala atariko moduan irekitzea. Kartela oso ona da. Bakarrizketan umorea sendagai onenetako bat dela erakutsi nahi dut", adierazi du Gurrutxagak.

Eztabaidak, solasaldiak, erakusketak, bakarrizketak futbolaz beste begirada batetik gozatzeko astea.




Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!