REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA ETA RS UDALEKUAK

Jarduerak bertan behera

Real Sociedad Fundazioaren Eguna eta RS Udalekuak bertan behera geratu dira, eta RS Campusarekin jarduera hau egin ahal izateko baimenen zain gaude.

Uda hau ezberdina izango da guztiontzat, baita Zubietako jarduerarentzat ere. Pandemiaren egoerak zenbait erabaki hartzera behartzen gaitu, kirolarien eta haien familien, langileen eta, oro har, zaleen osasuna zaintze aldera, hartu behar ditugunak.
Ohiko Real Sociedad Fundazioaren Eguna ez da ospatuko, osasun larrialdietako araudiaren arabera. Gainera, RS Udalekuak ere bertan behera geratu dira. Bizi dugun osasun-larrialdiko uneak inoiz baino zuhurrago jokatzera eta guztion osasuna zaintzera behartzen gaitu.
RS Campusari dagokienez, ahalik eta normaltasun handienarekin ospatu ahal izateko lanean ari gara. Beharrezko baimenak jasotzeko zain gaude, Zubietako instalazioetan antolatu ahal izateko. Datozen egunetan informazio gehiago emango dugu.
Sentitzen dugu erabaki horiek hartu behar izatea, baina hori da zentzudunena eta zuhurrena. Bien bitartean, Real Sociedad Fundaziotik sentitzen ditugu ekitaldi eder horiek bertan behera uzteak izan ditzakeen ondorioak, eta espero dugu egoerak hobera egingo duela eta guztiok kirolaz berriro gozatu ahal izango dugula.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!