Gabonak Realarekin, Aste Santuko Nazioarteko Txapelketa eta Gabonetako Alebin Txapelketa

Jarduerak bertan behera

Gabonak Realarekin eta Aste Santuko Nazioarteko Txapelketa bertan behera geratu dira eta Gabonetako Alebin Txapelketa aurrerago egitea baloratuko da, 20/21 denboraldiaren barruan.

Gabonak desberdinak izango dira guztientzat, baita Zubietako jarduerarentzat ere. Pandemiaren egoera dela-eta, zenbait erabaki hartu behar ditugu, gure kirolarien eta haien familien, langileen eta, oro har, zaleen osasuna babesteko. Gabonetako alebin Txapelketa ez da egingo, osasun larrialdietako araudiaren arabera. Osasun-larrialdi horren garapena ikusiko dugu datozen hilabeteetan. Egoerak uzten badu, 20/21 denboraldian zehar lehiatzea da gure asmoa. Baina pandemiaren bilakaerak erabakiko du azkenean hori posible den ala ez.

Gabonetako Campusa, “Gabonak Realarekin” ere bertan behera geratu da. Bizi dugun uneak inoiz baino zuhurrago jokatzera eta guztion osasuna zaintzera behartzen gaitu.

Era berean, Aste Santuko Nazioarteko Txapelketa ez dela egingo aurreratu dezakegu. Ez dakigu zein izango den pandemiaren egoera apirilean, baina ziurgabetasun egoera honetan, eta kontuan hartuta txapelketa hau antolatzeko nazioarteko taldeak kontratatu behar direla dagozkien bidaiekin, oso zaila da edizio bat antolatzea bere historia luzearen arabera merezi dituen berme eta mailarekin. Erabaki horrek esan nahi du txapelketa honen aurreko fase guztiak bertan behera geratzen direla ere bai.

Sentitzen dugu erabaki horiek hartu behar izatea, baina hori da zentzudunena eta zuhurrena. Bitartean, Real Sociedad Fundazioa hiru ekitaldi eder horiek bertan behera uzteak izan ditzakeen ondorioak sentitzen ditugu, eta egoerak hobera egingo duela eta guztiok kirolaz berriro gozatu ahal izango dugula espero dugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!