Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 40 urte arrakastatsu

Vídeo
Pasa den astelehenean martxan jarri zenetik, Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak harrera bikaina izan du. Urtero Realaren urpeko sekzioak antolatuta, CIMASUB 2016-k bere 40. urtebetetzea ospatu du mundu mailan erreferentzia bat izanik. Atzo larunbata edizio arrakastatsu honen azken jardunaldia ospatu zen.Edizio guztietan bezala, aurkeztu diren lanen kalitateak eta kantitateak gora egin dute. Frantzia, Alemania, Espainia, Mexiko, Kolonbia,… itsasoari buruzko argazkiak eta bideoak mundu osotik datoz, Ziklo berri honen maila erakusten duen beste adierazgarri bat. Berritasun bezala, aurten hiru masterclass edo hitzaldi tekniko izan dira itsaspeko argazkilaritzari buruz; ikastaro intentsibo bat GoPro kamerei buruz eta honen aplikazioa itsaspeko bideoen inguruan eta, azkenik, Ondarretako marearteko zabalguneko ezaugarriei buruzko hitzaldi bat egon da.'Txikiciclo'-ko 500 ikasle baino gehiagoBeste urte batez, neska-mutilek haien nagusitasuna izan dute ‘Txikiciclo’-aren edizioan. Gure fundazioaren laguntzarekin, Donostiako ikastola desberdinetako 500 ikasle itsas munduan murgildu dira Aquariumean jarri diren film labur eta antolatuko diren ekintzei esker. Helburua gazteen artean itsasoaren ezagutza hedatzea eta ingurugiroaren errespetua bultzatzea da. Ostiralean, ehun ikasle baino gehiago Aquariumera gerturatu ziren jardunaldi politaz disfrutatzeko. Real Sociedad TV haiekin izan zen. Bisita nolakoa izan zen ikusi nahi duzu?

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!