Erreportajea

"Iosu oso handia da, gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu"

Vídeo

Iosu Zabache eta bere familiaren istorioa da, baina ezintasunen bat duen seme edo alaba bat duen edozein familiarena izan zitekeen. Iosu Realeko jokalaria da, LaLiga Genuineko taldekoa, eta ez du pentsatzen Reala eta bere partidak ez diren beste ezertan. Ez Imanol Alguacilen taldekoak, ez. Bere partidak, Iosu eta bere taldearenak. LaLiga Genuineko txapelketa zoragarri horretan jokatzen duten horiek.

Iosu eta bere gurasoen bizitza, Jesus eta Paqui, energiaz beteriko bizitza da, ezintasunen bat duten pertsonak normalizazioaren alde borrokatzekoa eta gizartean integratzekoa. Bizitza alaitasunez eta maitasunez betea Iosu semearenganako. Baikortasunari eta espiritu positiboari egindako kantua da erreportajea. Haiek diote ez dela posible harroago egotea Iosu semeaz, eta guk haiei esaten diegu familia txuri urdinari ez zaiola harrotasun handiagorik kabitzen haiek bezalako gurasoengatik.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!