REAL SOCIEDAD-ATLETICO (IGANDEA, 22:00)

Informazio erabilgarria

Realak eta eta Atletico de Madrid taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar 22etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Keler Espazioa

Bihar 19:00etatik aurrera martxan egongo da Gastrogune, sukaldaritza-gunea, bai motorrak berotu nahi dituzten bazkideentzat, bai afaltzeko aprobetxatu nahi dutenentzat, bai pantaila erraldoian ikusi eta harmailetatik gertu sentitu nahi dutenentzat.

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 21etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Sarrera txartel Infantilarekin

Partida honetan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko.

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Reale Arenako denda eta tabernak

Reale Arenako denda zabalik egongo da 20etatik 22etara. Oraingoan, %20ko deskontua estreinatuko dugu (%10 gehiago bazkideentzat eta RS Fanentzat) bigarren ekipazioan eta atezainarenean. Txirrindularitza maite dutenek ere aurkituko dute ezustekoren bat.

Bestalde, harmailetako tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik. Sektore bakoitzean ogitartekoak eskainiko dituen barra bat egongo da gutxienez. Freskagarriekin ogitarteko konboak egiteko aukera ere izango duzu.

Bazkideentzako arreta (gorabehereak) eta leihatilak

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 20etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko. Bestalde, sarrerak geratzen dira.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 21etatik aurrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!