Gabonak pasa diren arren ezustekoek ez dute amaierarik izan Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Ama-Haur Eraikinean. Mikel Oyarzabal, Nerea Eizagirre, Sanni Franssi, Take Kubo, Emma Ramírez eta Nayef Aguerd jokalariak bisita berezia egin zuten irribarreak oparitzeko eta, une batez, errutina sorpresaz betetako arratsalde batez aldatzeko. Laster euren etxeetan egongo dira eta ziur atzo arratsaldeko bultzada moralak lagunduko diela txiki guztiei.