KORNER: BESTE ALDEA

Ikuspegi desberdin batetik

Vídeo

Ernest Lluch Kultur Etxeak Korner, Kultura & Futbol Festibalaren laugarren edizioaren ekitaldi berri bat hartu du gaur arratsaldean. Ernesto Valverde eta David Trueba izan dira eguneko bi gonbidatuak. Azken hamabi urteetan berak egindako argazkiak biltzen dituen "Beste aldea" erakusketa inauguratu du entrenatzaileak: Athletic Club, RCD Espanyol, Olympiacos FC, Villarreal CF, Valencia CF eta FC Barcelona. Mota guztietako taldeak eta hiriak bisitatu ditu Valverdek klub horiekin estadioetara, kontzentrazio-hoteletara, aireportuetara… Eta Valverdek ibilbide horretan luzean zehar beste alde hori, zaleena, ikusteko aprobetxatu ditu; ehunka zale bilduta, entrenatzailearen argazki hauei esker gertutik ikusi eta bizi ahal izan ditugunak.

David Trueba idazle eta zinema zuzendariarekin izandako elkarrizketa atsegin batean, Valverdek hurrengoa esan du: "argazkiak ez daude aldez aurretik pentsatuta. Aurrean daudenak erakusten eta ikusten saiatzen naiz. Ez dira hain ezberdinak, gure aldean egon litezke". Gainera, bere argazkiak beti zuri-beltzean egiten dituela gaineratu du, erosoago sentitzen baita horrela, eta, jakina, inoiz ez da iritsi esfera pribatuan argazkiak egitera; izan ere, Valverdek esan du ez dela inoiz bertara sartzen, distantziak markatzen dakizkielako. Ia ehun gonbidaturen bisita izan dute biek solasaldi honetan, Ernest Lluch Kultur Etxean ospatu dena.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!