REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA

Hurrengo urterarte itxarongo dugu

Ohiz kanpoko unea bizitzen ari gara. Covid-19ak eragindako pandemiak gure ohiturak aldatzera eta gure plan pertsonal eta kolektiboak atzeratzera behartu gaitu.

Lerro hauen bidez, Real Sociedad Fundazioak pandemia honen ondorioak zuzenean jasaten ari direnei bere maitasuna eta babesa helarazi nahi die. Gure doluminak helarazi nahi dizkiegu aste hauetan maitaturen bat galdu duten familiei. Era berean, pandemiaren aurrean lehen lerroan borrokatu duten eta jarraitzen duten profesional guztien lan bikaina eskertu nahi dugu, guri guztioi bizitza errazagoa egin baitigute.

Izan ere, egoera horrek gure planak aldatu ditu eta harremanak izateko modua aldatuko digu.

Ez dakigu oso ondo nolakoa izango den etorkizun hori, aipatzen ari garen normaltasun berri hori, baina, nolanahi ere, eta beti pertsonen osasuna zaintze aldera, aurten ezinezkoa izango da une honetan beharrezkoak diren segurtasun eta distantzia sozialeko eskakizunak 'Real Sociedad Fundazioaren Eguna' ospatzearekin bateragarri egitea, eta horregatik erabaki dugu bertan behera uztea ekainaren 14ean ospatu behar genuen jaia.

Aisialdirako eguna da, ondo pasatzeko eguna, non kirola, elkartasuna eta bizitzeko gogoa elkartzen diren. Baina egoera horretan, kirola egin behar dugu, bizitzaz gozatu behar dugu eta solidarioak izan behar dugu, baina beste modu batean. Gaur egun gure festarekin bateragarriak ez diren modu eta moldeetan. Ohitu eta moldatu egin beharko dugu. Penaz iragartzen dugu, baina erabakirik onena dela sinetsita. Bizitzari baietz esateko eta solidarioak izateko dugun modua da, gure lanaren egunerokotasunean inspiratzen gaituzten balioak baitira.

Ziur gaude etorkizunak ekarriko dizkigula berriro ere 'Real Sociedad Fundazioaren Eguna' den Zubietako urteroko hitzordu horretan elkarrekin bizi izan ditugunak bezalako une politak.

Eskerrik asko

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!