Gure harrobiko jokalariez osatutako taldeak U21 Premier League International Cup txapelketan jarraituko du bihar 20:00etatik aurrera (Gipuzkoako ordua) Chelsearen aurka jokatuz. Txuri-urdinek berdinketa lortu zuten lehen jardunaldian Crystal Palaceren aurka eta Brightonen aurka galdu zuten bigarren norgehiagokan. Londrestarrak, bestalde, RB Leipzigen aurka galdu eta RSC Anderlechti irabazi ondoren helduko dira hitzordura.
Lehiaketa hau 2003tik aurrera jaiotako jokalarientzat da eta txuri-urdinek Sanse, Real C eta jubenilen arteko nahasketa batekin jokatzen dute, Oscar Fernandezen aginduetara.
Hirugarren jardunaldirako zerrenda jokalari hauek osatzen dute: Akos Tompa, Aitor Fraga, Iñaki Rupérez, Unax Agote, Luken Beitia, Dani Díaz, Alex Lebarbier, Iker Ferrer, Arkaitz Mariezkurrena, Martín Arruti, Iker Ropero, Álex Marchal, Ekain Díaz de Alda, Ibai Cabo, Darío Ramírez, Pablo Arenzana, Gorka Gorosabel eta Eloy Nebreda.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin