APUNTA ZAITEZ

Hemen da Bihotz Berdeak

Vídeo

Bihotz Berdeak hemen da berriro. Kutxa Ekogunearen eskutik eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzaz, 12-16 urteko gazteei zuzendutako Bihotz berdeak programa hastear da bigarren urtez jarraian. Programa honen xedea Gipuzkoan naturzale gazteen mugimendua sortzea da. Horretarako, bertan nola orientatu, landare eta animaliak nola identifikatu, eta ingurune naturaleko aldaketak, fluxuak eta prozesuak irakurtzeko trebakuntza jasoko dute.

Bihotz Berdeakek 12 eta 16 urte bitarteko gazte naturazaleak bildu nahi ditu bere zaletasunari aukera berriak zabalduz. Bi ikasturteko iraupena duen programa da, eta bukatzean, laguntza eta babesa eskainiko zaie etorkizun laburrean berauen zaletasun pertsonalak bideratzeko. Ikasturte horietarako, naturako jarduerez betetako programa bat proposatzen da, hainbat diziplinatako adituekin batera jorratzeko, hala nola mikologia, botanika, herpetologia, ornitologia... baina baita orientazioa, espeleologia, hiddingen eraikuntza edo argazkilaritza ere. Era transbertsalean, krisi klimatikoa, ekologismoa, naturguneen kudeaketa eta gure gazteek proposatzen dituzten beste gai batzuk txertatuko dira.

Hilean behin, zientzialari eta taldeko gidariekin batera, naturan murgilduko gara, naturaren parte sentitzeko, Bihotz Berdeak taldeko kide eta lagun izatea sustatuz, eta sare sozialak erabiliz, erronkak, jarduerak, irakurketak eta eztabaidak proposatuko ditugularik. Planetak Bihotz Berdeak behar ditu, eta ziur gaude eskola eta familia bakoitzean hautagai bat baino gehiago dagoela. Anima itzazu!

Bihotz Berdeak programan parte hartzeko gazteen hautaketa egitea beharrezkoa da, naturarekiko interesa, sentsibilitatea eta jakin mina duten 30 gazteen bila gabiltza; motibazio handiko gaztetxoak, ibilbide osoa egiteko prest daudenak.

Programaren informazioa Kutxa Ekoguneko web orrian eskura egongo da: www.ekogunea.eus 

943 55 2020 eta 943 25 17 00 telefonoetan.

Informazio gehiago: [email protected]

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!