Gure bigarren taldeak garaipen bikaina lortu du, Fundació UE Cornellà bat eta lau garaitu ondoren. Partida bana berdinduta iritsi da atsedenaldira, baina txuri-urdinek bigarren zati zoragarria burutu dute hiru puntuak lortzeko.
Realak oso ondo hasi du partida, baloi jabetzarekin eta arriskuarekin hurbilduz aurkariaren areara. Egigurenek talde donostiarraren momentu ona aprobetxatu du neurketako lehenengo gola sartzeko, txuri-urdinak aurretik jarriz. Hortik aurrera, partida asko parekatu da, etxeko taldearen erantzun onaren ondorioz. Berdinketa hamaika metrotatik iritsi da, Alegrek bihurtutako penalti batean. Atsedenaldia iritsi baino lehenago aukerak izan dituzte etxekoek bigarren gola lortzeko, baina ez dute asmatu.
Bigarren zatian Realak baloi jabetza izan du, baina Cornellà kontraeraso azkarren bitartez arriskua sortzeko gai izan da. Isasisasmendik txuri-urdinen bigarren gola lortu du, Reala berriz ere aurretik jarriz. Gola jaso bezain laster berdinketa bilatu du talde katalanak, lehenengo zatian gertatu den antzera. Ugartemendia protagonista izan da, etxekoen bi aukera garbi gelditu behar izan ditu eta. Partida amaieran iritsi dira kanpoko taldearen azken bi golak, Santana eta Egigurenek lortu dituztenak.
Bigarren garaipena jarraian talde donostiarrarentzat. Hurrengo astean bide beretik jarraitzen saiatuko da beti berezia den partida batean, Osasuna B taldearen aurka jokatuko duen filialen derbian.
Fitxa teknikoa:
Fundació UE Cornellà: Andrea, Jesi (Ari, min. 67), Dani (Garni, min. 67), Sepha (Cou, min. 55), Angi, Blanca, Judith (Laura, min. 55), López (kap), Alegre (Nata, min. 81), Sararols eta Valeria.
Real Sociedad B: Ugartemendia, Etxebeste, Solozabal (kap), Azpirotz, Losada (Uranga, min. 46), Santana, Egiguren, Lezeta (Zunzunegi, min. 73), Isasisasmendi (Arruebarrena, min. 86), Chacón (Olaetxea, min. 79) eta Etxarte (Aranburu, min. 46).
Golak: 0-1: Egiguren, min. 17. 1-1: Alegre (pen), min. 29. 1-2: Isasisasmendi, min. 52. 1-3: Santana, min. 90. 1-4: Egiguren, min. 90+3.
Epailea: González Jiménez. Txartelik gabe.