Aste Santua Realarekin

Hasi da dibertsioa

Gaur goizean 'Aste Santua Realarekin' hasi da, ostiralera arte Zubietan ospatuko den eta Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua, hain zuen. Beste parte hartze errekor batekin, ehun ume baino gehiagok gozatu egingo dute 2001 eta 2008 artean jaiotako haurrentzat zuzenduta dagoen ekintza honi esker.

Lau egunetan zehar, gaztetxoek primeran pasako dute Zubietako instalazioetan. Bertan, RS metodologiarekin ikasteko aukera izango dute eta taldeko lana, ardura edo errespetua bezalako baloreak nagusi izango dira. Gainera, bere idoloak gertutik ezagutzeko aukera izango dute, lehen taldeko entrenamenduak ikusiz. Dibertsioa gaur hasi da eta ostiralera arte iraungo du Zubietan. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!