Realak, aste honetatik aurrera, 22-23 denboraldiko egutegiko faserik zorrotzenetako bat izango du. Azaroan hasiko den Munduko Txapelketaren aurretik, talde txuri-urdinak 13 partida jokatuko ditu hilabete eta erdi eskasean: zortzi ligako, lau Europa Leagueko eta Kopako lehen kanporaketa. Gutxi gorabehera, partida bat hiru egunean behin.
Reale Arenarako sarrerak eta lagapenak, martxan
Klikatu hemen zure sarrera erosteko
Hamahiru partida horietatik sei Reale Arenan jokatuko dira: Villarreal CF (urriak 9), FC Sheriff (urriak 13), RCD Mallorca (urriak 19, data zehazteke), Real Betis (urriak 30), Manchester United (azaroak 3) eta Valencia CF (azaroak 6).
Gogoratu partida horietarako sarreren salmenta eta ligako lau partidetarako klubari karneta lagatzeko aukera martxan daudela. Senideei edo lagunei lagatzea partiduz partida aktibatzen da.
Zazpi partida etxetik kanpo
Bestalde, zazpi partida jokatuko ditu Realak etxetik kanpo munduko hitzorduaren aurretik: Girona FC (urriak 2), FC Sheriff (urriak 6), Celta (urriak 16), Real Valladolid (urriak 23), Omonoia FC (urriak 27), Sevilla FC (azaroak 9) eta Kopako lehen kanporaketa (azaroak 12 edo 13).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin