Realak 2-1 galdu du gaur arratsaldean Real Oviedo femeninoren aurka jokatutako neurketan.
Norgehiagoka ia hasieratik jarri dira txuri-urdinak aurretik, izan ere, Isasisasmendik markagailua donostiarren alde estreinatu du partidako 10. minutuan. Pozak gutxi iraun die, etxeko taldeak bederatzi minutu eskasera berdindu baitu korner jokaldi batetik. Aldageletatik igaro ondoren, donostiarrak ondo sartu dira bigarren zatian, partidaren pisua eramanda, baina, jokaldi isolatu batean, Real Oviedoko jokalariek gola egin dute berriro norgehiagokari buelta emanez. Hala ere, partida berdintzeko abagune argiak izan dituzten arren: etxeko atezainak zailtasunekin atera duen Aranbururen jaurtiketa, zutoina urratuz alde egin duen Lezetaren jaurtiketa gurutzatua eta angulurik ez zegoen tokitik atera duen Etxarteren jaurtiketa bikaina... ezin izan dituzte eraldatu, eta, azkenean, hiru puntuak Oviedon geratu dira.
Datorren astean, etxera itzuliko dira Real Racing Club de Santander taldearen aurkako neurketarako. Norgehiagoka larunbatean jokatuko da, 17:30etatik aurrera.
Ficha teknikoa:
Real Oviedo Femenino: Elena, Gema Ginés, Marina M, Iglesias, Anina (Marta, min. 81), Sheila G, Ana Buceta (M. Crespo, min. 72), Andrea Sordo (Carlota, min. 81), Vera Rico (Helena, min. 72), Laurina (Pradilla, min. 65) eta Sheila Elorza.
Real Sociedad: Arrula, Uranga, Solo, Etxebeste (Etxarte, min. 80), Santana (Zunzunegi, min. 88), Isasisasmendi, Lezeta, Egiguren, Agirrezabala (Losada, min. 83) eta Aramburu (Aranburu, min. 46).
Golak: 0-1: Isasisasmendi, min. 10; 1-1: Iglesias, min.19; 2-1: Vera Rico, min. 62.
Epailea: Diaz Álvarez.