REAL C 2-0 BALMASEDA

Gutxiagotik gehiagora

Gure hirugarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Zubietan Balmasedari bi eta huts irabazita. Lehen zatia oso parekatua izan da, txandakako nagusitasunarekin eta gol aukera gutxirekin. Txuri-urdinak dira ekimena uneka eraman dutenak, kanpokoak baino zerbait gehiago, baina aurkariaren areara arriskuz iritsi gabe. Dena irekita eta bigarren zatian erabakitzeke.

Real C gutxiagotik gehiagora joan da, garaipenaren bila aldageletatik igaro eta gero. Eta, hurbilketa arriskutsu batzuen ostean, amaierarako hogei minutu pasatxora iritsi da partidako lehen gola: erdiraketa eskuinetik eta Martonen errematea. Aurrelari txuri-urdinak, handik gutxira, bigarren zutoinean egindako erremateari esker bideratu du garaipena. Hiru puntu hauekin, gipuzkoarrek jaitsiera postuak atzean utzi eta sailkapeneko erdi mailako gune eroso batean kokatzen dira. Datorren astean Sestao Riverri egingo diote bisita.

Fitxa teknikoa;

Real C: Marrero, Gabilondo, González, Cantero, Zoilo (Elosegi, min. 84), Elizondo, Begiristain (Turrientes, min. 65), Galarreta, Kortajarena, Regil, Agirre (Marton, min. 65).

Balmaseda: Bruno, Estevez, Mikeldi, Arkarazo, Corral, Gari (Barron, min. 74), Ivan, Herre, Marcos (Jontxi, min. 83), Jonma, Maka (Lamba, min. 60).

Golak: 1-0: Marton, min. 68; 1-1: Marton, min. 81

Epailea: Panfilo Elechiguerra. Txartel horia erakutsi die etxeko Cantero eta Agirreri eta kanpoko Gari, Ivan eta Arkarazori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!