REAL SOCIEDAD 2-2 REAL BETIS

Gutxi falta izan da emaitza iraultzeko

Vídeo

Realak amaieraraino borrokatu du maldan gora jarri den norgehiagoka batetik puntu bat eskuratzeko. Betis eraginkorragoa izan da neurketako lehen orduan, baina donostiarrek ez dute inoiz amore eman eta puntu bat berreskuratu dute, luzapenean hirurak lortzetik oso gertu egon ostean.

Partida modu zoroan hasi da. Kanpoko taldeak Antonyren buruz buruko bat izan dute, Remiroren aurrean kanpora bidali duena. Hurrengo jokaldia berdina izan da, baina beste aldean. Oskarssonek Barreneri eman nahi izan dio honek bultza zezan, baina pasea atzean geratu da. Aukerak bata bestearen atzetik etorri dira, eta islandiarrak beste bi abagune izan ditu, eskuinarekin egindako erremate bat, kanpora joan dena, eta Sergiok erdiratutako burukada bat, Vallesek gelditu duena. Norgehiagokak ez du kontrolik izan eta bai alternatiba handia. Zutoinak Sergioren jaurtiketa bat gaueko lehena ez izatea nahi izan du, eta handik gutxira, jokaldi on batean, Antonyk aurretik jarri du Betis atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatian, kanpokoen lehen erasoan, Abdek gol bikaina sartu du Pellegriniren taldeari garaipena bideratzeko. Etxekoek harrotasuna erakutsi dute eta bi gol sartu dituzte, baina biak baliogabetu dituzte jokoz kanpo milimetrikoengatik. Maldan gora egon arren, Matarazzoren mutilek aurrera egin dute, eta Sergiok ezkerretik egindako erdiraketa baten ostean, Oskarssonek sare barrura bidali du errematea, aldea murrizteko eta puntu bat urratzeko itxaropena elikatzeko. Oyarzabalen ezkerkada batek eta arean zeuden zenbait baloik "ia" jarri dute harmailetan. Azkenean, penalti bati esker kanpoko taldeak baloia eskuarekin jo ostean, Oyarzabalek binako berdinketa ezarri du. Gola sartzeko eta irabazteko beste bi aukera argi ere izan dira, baina baloia ez da gutxigatik Marinen burukada batean sartu eta berriro ere gutxigatik joan da Oyarzabalen beste jaurtiketa batean.

Adore puntu honk aho zapore ona uzten du, garaipena nahi izan arren. Maldan gora jarri da neurketa eta puntua baloratu egin behar da. Kopako tituluari esker Europako helburua beteta, azken hiru ahaleginak geratzen dira denboraldia aho zapore hobearekin amaitzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz (Carrera, min.77), Martín, Ćaleta-Car, Sergio Gómez, Gorrotxa, Soler (Sučić, min.53), Barrene, Take (Marín, min.53), Oyarzabal (kap) eta Óskarsson. 

Real Betis: Valles, Ruibal (kap), Llorente, Gómez, Rodríguez (Bellerín, min.70), Altimira (Amrabat, min.70), Roca, Fornals (Isco, min.70), Antony (Riquelme, min.59), Abde eta Cucho (Deossa, min.77).

Golak: 0-1: Antony, min.39. 0-2: Abde, min.47. 1-2: Óskarsson, min.80. 2-2: Oyarzabal (pen), min.91.

Epailea: Alejandro Muñiz. Txartel horia erakutsi die etxeko Barrene eta Óskarssoni eta kanpoko Llorenteri. Betiseko Ruibal kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 94).

Ikusle kopurua: 28.617 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!