Reala Reala da, neurri handi batean hitzartutako klubei esker. Klub horietan egunero egiten den lana funtsezkoa da gure futbolaren egiturarako. Realak badaki, eta onena nahi du haientzat. Etengabeko hobekuntzaren filosofia horren barruan, eta oinarrizko klub horiei azken tresna eta ezagutza guztiak emateko filosofia horren barruan, abian jarri da hitzartutako klub horietako guztietako teknikarientzako prestakuntza-ikastaroa.
Prestakuntza plan bat da, klub horiei ezagutza eta tresna gehiago emateko, eta, horrela, beren eguneroko lana hobetu eta entrenamenduak aberastu ahal izateko, beren futbolari gazte guztiak hobetze aldera.
Realaren lan-unitateek (unitate kondizionala, metodologiakoa, atezainena, analisikoa, emoziokoa eta errendimendukoa, garapen indibidualekoa eta osasun, errendimendu eta nutrizioko unitatea) hitzaldiak eta eskolak eskaintzen dituzte Gipuzkoako hainbat tokitan, baita Iparraldean, Nafarroan eta Errioxan ere, ezagutza guztia gure hitzartutako kluben zerbitzura jartzeko. Real Sociedad TVk prestakuntza-saio horietako batzuetan lagundu die teknikari errealistei.
Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:
https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin