Gure bigarren taldeak hutsean berdindu du gaur goizean Zubietan RCD Espanyolen aurka.
Intentsitateak markatu du partida hasiera batetik. Kanpoko taldeak 13 minutura aurreratzeko aukera izan du zutoinean jo duen jaurtiketa batekin. Hala ere, Gorka Alvarezen taldeak baloia ohi bezala izatea bilatu du eta aurkariaren areara hurbiltzea lortu izan dute, baina gol aukera argirik sortu gabe.
Aldageletatik igaro ostean talde txuri-urdinak baloiaren jabetza izan du, baina Kataluniako taldea izan da aurrea hartzeko aukera izan duena berriro ere, baina Estensorok geldiketa bikaina egin du. Abagune honen ostean iritsi da Realaren gola, baina baliorik gabe utzi dute Arruabarrena jokoz kanpo zegoelako. Aukera honen ondoren talde bakar batek ere ez du gol aukera gehiago sortu, eta partida hutsna bukatu da.
Datorren asteburuan Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute Madrilen puntuak batzen jarraitzeko helburuarekin.
Fitxa tekinkoa:
Real Sociedad: Estensoro, Uranga, Etxeberria (Azpirotz, min. 41), Solozabal, Etxebeste (Olaetxtea, min. 78), Santana, Lezeta (Losada, min. 78), Estrada (Ibarugren, min. 60), Sarriegi, Egiguren eta Arruabarrena (Guridi, min. 60)
RCD Espanyol de Barcelona B: Ramírez Mensa, Domenech, Ortiz Santos, Carmona, Durán, Carbó (Garrido, min. 75), Lobo (Fernández Parra, min. 46), Estrella (López Langas, min. 75), López Álvarez, Cano eta Garnica
Epailea: Pardo Magdalena.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin