Dibertsioz beteriko egunak pasa ondoren, gaur eguerdian 'Aste Santua Realarekin' amaitu da, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen eta 2005 eta 2010. urte bitartean jaiotako umeentzat zuzenduta dagoen ekintza. Asteartetik, ehun neska-mutil baino gehiagok egun ahaztezinak bizitzeko aukera izan dute Zubietan, elkarbizitzen, RS metodologia ikasiz, jokatuz eta lagun asko eginez. Gainera, asteazkenean lehen taldearekin argazkia ateratzeko aukera izan zuten. Ahaztuko ez duten aste zoragarria izan da dudarik gabe. Beste urte batez, arrakasta handiarekin itxi da 'Aste Santua Realarekin'.