Gaur hasiko da Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa

Vídeo
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa gaur hasiko da. "Itsasoa babesteko modu egokiena maitatzea da, eta ezezaguna dena ez da maitatzen". Jacques Costeau esploratzailearen esaldi hau edizio berri honen goiburu nagusienetako bat da, azaroaren 7tik 12ra bitartean ospatuko dena Donostiako Antzoki Zaharrean. Realaren urpeko sekzioak antolatuta, 'CIMASUB 2016'-k 40 urte betetzen ditu mundu mailan erreferentzia bat izanik. Asteazken goizean aurkezpen ofiziala ospatu zen leku pribilegiatu batean, Donostiako Aquariumean, hain zuzen, eta, aurten, lehen aldiz, Real Sociedad Fundazioaren laguntza izango du. Ekitaldian Jose Ignacio Espel, Aquarium-eko presidentea, David Sanchez, Zikloaren Komunikazio arlotik, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria, eta Nekane Soria, Realeko kontseilaria, izan ziren.Edizio guztietan bezala, aurkeztu diren lanen kalitateak eta kantitateak gora egin dute. Frantzia, Alemania, Espainia, Mexiko, Kolonbia,… itsasoari buruzko argazkiak eta bideoak mundu osotik datoz, Ziklo berri honen maila erakusten duen beste adierazgarri bat. Zikloko ekintzetan parte hartzeko sarrera doakoa izango da. Berritasun bezala, aurten hiru masterclass edo hitzaldi tekniko izango dira itsaspeko argazkilaritzari buruz; ikastaro intentsibo bat GoPro kamerei buruz eta honen aplikazioa itsaspeko bideoen inguruan eta, azkenik, Ondarretako marearteko zabalguneko ezaugarriei buruzko hitzaldi bat egongo da. 'Txikiciclo'-ko 500 ikasle baino gehiago Beste urte batez, neska-mutilek haien nagusitasuna izango dute ‘Txikiciclo’-aren edizioan. Gure fundazioaren laguntzarekin, Donostiako ikastola desberdinetako 500 ikasle itsas munduan murgilduko dira Aquariumean jarriko diren film labur eta antolatuko diren ekintzei esker. Helburua gazteen artean itsasoaren ezagutza hedatzea eta ingurugiroaren errespetua bultzatzea da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!