Korner Kultura & Futbol Festibalak aurrera jarraitu du Pedro Torrijosen hitzaldi aberasgarriarekin, Nahia Sillero moderatzaile zela. Bertan, eraldaketarako indar sendo gisa aurkeztu da futbola, espazioak birsignifikatzeko eta komunitate loturak sendotzeko duen gaitasuna erakutsiz.
Futbola, batzuetan, lurraldera egokitu beharrean, lurraldea aldatzen duela nabarmendu du protagonistak. Adibide gisa, Panyee FC taldearen kasua azaldu du: futbolaren indarrak ezinezkoa zirudiena posible bihurtu zuen, jokatzeko zelairik ez zuten talde batek ur gaineko zelai bat eraikitzea lortu zuten, eta futbola gizarte baten aldaketaren parte izan zen.
Torrijosen hitzartzearen ondoren, Kingtxa Leagueren sortzaileak diren Gorka Arriolaren eta Imanol Sánchezen txanda izan da. Protagoistek azaldu dutenez, proiektu hau auzoa elkartzeko modu gisa sortu zen, Intxaurrondoko gazteen artean sareak ehuntzeko eta harremanak sendotzeko bide gisa.
Publikoak anekdotaz eta konplizitate unez betetako hitzaldiez gozatu du Ernest Lluch Kultur Etxean. Galderak, barreak eta ustekabeko sorpresaren bat ere ez dira falta izan.
Futbola, kultura eta komunitatea batzen dituen proposamena izan da. Saio osoa berriz ikus dezakezu Korner-en YouTubeko kanal ofizialean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin