Korner Kultura & Fútbol Festibalak plan ezin hobearekin jarraitu du. Reale Arenako Premium Gunean ospatu den ekitaldira bertaratu direnek estadioa gertutik ezagutu dute: aldagelak, tituluak, harmailak... "Los últimos de la lista" podcastaz gozatu aurretik zelaia ezagutzeko une paregabea bizitzeko aukera ere izan dute.
Zelai ondoan, aperitibo txiki baten ondoren, Javier Aznarrek eta Enrique Ballesterrek Ballesterrek “Los últimos de la lista” podcastaren entrega bat eskaini dute. Bertan, ligatik eta preziatutzat jotzen den futbol lehiaketa guztietatik gehien eta, batez ere, gutxien axola duena aztertuko dute. Hitzaldiaren protagonistek futbol garaikidearen hainbat polemikari buruzko iritziak partekatu dituzte, eta zenbait taldek euren jokalariak atxikitzeko dituzten zailtasunei buruz hausnartu dute.
Beraien bizipenei eta futbola ikusteko moduari buruzko anekdotarekin, protagonistek euren hamaikako ideala egin dute talde txuri-urdineko jokalariekin. Publikoak gertuko elkarrizketa batez gozatu du, anekdotaz eta barrez betea, non egungo futbolaren hainbat atal jorratu diren. Saio osoa berriz ikus dezakezu Korner-en YouTubeko kanal ofizialean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin