FÚTBOL CON VERMÚ: EL DESCUENTO

Futbola baino gehiago

Vídeo

Gaur amaituko da aurtengo Korner, Kultura & Futbol Festibalaren edizioa. Eguneko lehen ekitaldia LABen, Tabakaleran, egin da. Bertaratuek El descuento liburuaren bi autore nagusienetakoek, Belen Gopegui eta Enrique Ballesterrek, emandako hitzaldiaz gozatu dute. Biek liburuaren inguruan hitz egin dute, Javier Giraldo moderatzaile bezala izan duen ekitaldian. El descuento liburua Panenka-k sustatutako bildumaren parte da. Futboletik abiatuta kirola gainditzen duten gaiak jorratzen dituen 100 kontakizun biltzen ditu. 

Bi autoreek liburuan idatzitako kapituluen zergatia azaldu dute. Belenek argitu du berak idatzitako kapitulua epaile bat duela protagonista gisa “zorte hutsez, ez nuen denbora pentsatzeko eta nire semearekin hitz egiten epaile baten inguruan idazteko esan zidan”. Futbola istorio bat bezala ikusten duela gehitu du, eta istorio horren narratzailea epailea dela. Enriquek, bere aldetik, Football Manager bideojokoan oinarritu du bere kapitulua, txikitatik jolastu duen jokoa delako.

Liburuaz gain, futbolarekin erlazionatuta dauden gai ezberdinak jorratu dira, adibidez, futbola jarraitzeak suposatzen duen inplikazio eta sufrimendua. Enriquek aipatu du “gure taldea jarraitzen dugun kazetariek karga emozional bikoitza jasaten dugu”, gure taldeak irabazten duenean eta galtzen duenean dauden egoera ezberdinak azaltzeko. Belenek etxeko eztabaidak gogoratu ditu: “Asko pentsatzeko aukera eman didate, gauzak bi modu ezberdinetan ikusteko aukera”.

Futbolaren errealitatearen inguruan idaztea jorratutako beste gai bat izan da. Belenek defendatu berari gehien interesatzen zaion alderdia futbolaren mekanismo narratiboa dela, zer eta nola kontatzen den. Enriquek gehitu du, “pelikula edo liburu batean gertatzen ez diren gauzak ematen dira futbolean”.

Hitzaldia amaitzeko, entzuleek LABek prestatutako aperitibo bat gozatzeko aukera izan dute. Arratsaldean, Korerren bi azken ekitaldiak ospatuko dira, biak Chillida Lekun. Lehenengo bisita gidatu bat izango da. Amaitzeko, jokalari txuri-urdin ohi ezberdinak izango dituen ekintza bat egingo da. Europa jokatzeak duen garrantzia izango da jorratuko den gai nagusia.



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!