BERTSO DERBIA

Festaren hasiera

Vídeo

Gauean denboraldiko partida politenetarikoa jokatuko da. Baina festak eguerdian izan du hasiera Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatu baita Hernaniko Biteri Kultur Etxean. 

Giroa bikaina nagusi izan da Bertso Derbian, Real Sociedad Fundazioak antolatutako ekintza Athletic Fundazioaren, Hernaniko Udalaren eta Usandizaga Institutuaren Diseinu Grafiko Zikloaren laguntzarekin.

Pandemia behin erdi ahaztuta, ekitaldian elkarri hitza pasaz kantuan izan dira sei bertsolari. Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiok hartu dute parte Realaren aldetik eta Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Jone Uria Athletic Clubaren partetik. Amaia Agirrek egin ditu gai jartzailearen lanak.

Kirola eta kultura uztartzeko ahalegina da Bertso Derbia. Horretarako, zaleek kalean bistaratzen duten festa giroan barneratu da goizetik hitzaren jaia. Aurten oraindik pandemiak eraginda, zuhurtasun handiz eta bete beharreko neurri guztiak hartuta.

Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala eta Athletic Club Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten ahaleginean kokatzen da Bertso Derbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!