LOREAK MENDIAN-EKIN

Europara estiloarekin

Lehenengo taldeak lehenengo aldiz jantziko du gure modako arropa Europan zehar.

Sormenean oinarritutako DNA duen arropa marka honek, modernoa eta funtzionala, nazioartean garrantzi handia eskuratu duenak, etxean dauka bihotza, eta ezin hobeto uztartzen ditu bere balioak eta Realak proiektatzen dituenak. Jatorri bera, erro berberak eta espiritu bera. Esentzia berbera duten bi marka lotzen dituen lankidetza da honako hau: klub desberdin batena eta modako marka berezi batena.

Nerea Eizagirre, Iraia Iparragirre, Gemma Gili eta Ana Tejada jokalariak modelo lanetan aritu dira Loreak Mendian markaren arropak estilo handiarekin jantziz. Bihartik aurrera jokalari eta taldeko teknikariek Europako eta ligako konpromezuetara bidaiatzeko erabiliko dituzte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!