Europa Leagueak maila handiko estreinaldia egin du Anoetan. Realak AFC Bournemouthen aurka ekingo dio bere ibilbide kontinentalari txuri-urdinen familia osoaren ilusioarekin gau bereziak eskainiko dituen lehiaketa batean. Matarazzorenek ondo ekin nahi dute eta bere etxea, beste behin, Europako hitzordu handi baten agertoki bihurtu.
‘The Cherries’ edizio honetan aurre egin behar degun maila handieneko aurkarietako bat da. Andoni Iraolaren zuzendaritzapean bizitako garai bikain baten ondoren, Marco Rosek Ingalaterra hegoaldeko klubaren historiako maila gorago eramateko erronka du eta horretarako 80 milioi euro ordaindu dituzte Álvaro Rodríguez, Antonio Silva edo Juanlu Sánchez bezalako jokalariengan. Bere jokalari garrantzitsuenak, Marcus Tavernier, Evanilson, Justin Kluivert edo Alex Scott izango dira, kontrolpean izan beharreko armarik mehatxagarrienak.
Europa Leaguearen unea iritsi da. Bada garaia kontinenteko ereserkia gure etxean berriro entzuteko eta abentura berri batez gozatzeko, anbizioz eta gogo biziz hasten dena. Jokalariek sortutako ilusioaren mailako estreinaldi bat oparitu nahi diete zaleei eta emozio handiak agintzen dituen txapelketa baterako lehen urratsa eman. Dena prest gau txuri-urdin baterako, ilusioa da hitza. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin