Idigoras, Sa Pinto, Javi Gracia eta Xabi Prieto, solasaldian KORNERREN

Europa, Europa

Realak amaiera bikaina eman dio denboraldiari, Europako txapelketetan aritzeko bosgarren sailkapena jarraian lortuta.

Korner Festibalak Realeko hainbat jokalari bilduko ditu, belaunaldi desberdinetakoak, euren esperientziaz eta Europan jokatzearen garrantziaz hitz egiteko.

Larunbatean, hilak 8, Chillida Lekun, Santi Idigoras izango dugu, Realarekin Ligako txapelduna eta Realaren historian Europan lehen kanporaketa jokatu zuen jokalaria. Horrez gain, realzale askok oso ondo gogoratzen dituzten Liverpoolen edo Inter Milanen aurkako kanporaketak ere jokatu zituen

Ricardo Sa Pinto ere izango dugu. Portugaleko jokalarietako bat gure klubaren historian. Badaki zer den Europan jokatzea Realarekin.

Javi Gracia da gurekin egongo den beste jokalarietako bat. Vicente Calderonen sartu zuen gola, eta luzapenera eraman gintuen UEFA Kopako kanporaketan, Aitor Zabaleta hil zuten gauean.

Xabi Prietok itxiko du jokalari gonbidatuen zerrenda. Gure klubaren elezaharretako bat. 17 partida jokatu ditu Realarekin Europako txapelketan.

Eta jokoa banatzeko Ander Izagirre idazlea. Kornerren ohiko kolaboratzailea.

Jarduera hau ekainaren 8an, larunbatean, egingo da, Chillida Lekura egingo dugun bisita gidatuaren jarraipen gisa. Gogorarazten dizuegu bisita 17:00etan hasiko dela eta 18:00etan Museoko Baserrian jokalariekin hitzordua izango dela.

Jarduera honek, bisita gidatuak eta jokalariekin izandako solasaldiak, aldez aurretik izena ematea eskatzen du. Oraindik leku batzuk geratzen dira eta hemen eman dezakezu izena.




Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/466/7/9178e02b-0286-41bd-abf5-0664e7036561.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!