HARROBIKO JOKALARI OHIEI OMENALDIA

Eskerrik asko

Vídeo

Realak omenaldia egin zien atzo 2019-20 eta 2020-21 denboraldien amaieran baja jaso zuten futbolariei. Eureka Zientzia Museoan egindako ekitaldi eder batean, eta talde txuri-urdinean izan ziren teknikari eta taldekideez inguratuta, harrobiko jokalari multzo honek, bere familiekin batera, esker ona jaso zuen.

Ekitaldian, gainera, Zuhaitz Gurrutxaga jokalari ohiak ere parte hartu zuen, futboleko anekdotaz beteriko bakarrizketarekin. Ekitaldiaren amaieran, omendutakoen taldekideak izan ziren gure kamiseta defendatu zuten eta beti gure familia txur-urdinaren kide izango diren gazte hauei oroimenezko kamisetak emateaz arduratu zirenak.

Arratsalde ederra izan zen, Zubietan egon ziren bitartean dena eman zuten futbolariei eskerrak emateko, baina ez zuten Realean aurrerapausorik emateko zorterik izan.

Hauek izan ziren omenduak:
Emakumezkoen B taldea: Erkuden Lasa, Jone Larrañaga, Izaro Torres eta Saioa Martínez de Olcoz.

Real C: Ekain Regil, Beñat Eizagirre, Julen Odriozola, Iker Bastida, Gexan Elosegi, Haritz Estivariz.

A jubenila: Haimar Marcos, Julen Isturiz, Asier Ortiz de Guinea, Beñat Elkorobarrutia, Danel Mena, Julen Arotçarena, Kaiet Agote, Sasti San Martin, Joanes Revilla eta Ander Irigoien.

Easo: Mario Pascual, Iñigo Gaztelumendi, Eñaut Vadillo, Unai Telletxea, Aratz Barandiaran, Peru Manterola eta Eneko Vitoria.

Kadetea: Ugaitz Iturrioz, Gari Arozena eta Markel Aldekoa.

Teknikariak: Olaia Balda, Ibai Guridi eta Aitor Zulaika.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!