Aste Santua Realarekin

Dibertsioa hasi da

Gaur goizean 'Aste Santua Realarekin' hasi da, ostiralera arte Zubietan ospatuko den eta Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsua, hain zuen. Beste parte hartze bikain batekin, ehun umetik gertu gozatu egingo dute 2000 eta 2009 artean jaiotako haurrentzat zuzenduta dagoen ekintza honi esker. Lau egunetan zehar, gaztetxoek primeran pasako dute Zubietako instalazioetan

Bertan, RS metodologiarekin ikasteko aukera izango dute eta taldeko lana, ardura edo errespetua bezalako baloreak nagusi izango dira. Gainera, bere idoloak gertutik ezagutzeko aukera izango dute, bihar goizean bezala. Umeek jokalariak animatuko dituzte goizeko entrenamenduan zehar. Dibertsioa gaur hasi da eta ostiralera arte iraungo du Zubietan. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!