Dena prest Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren edizio berri baterako

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 39. edizioa prest da (CIMASUB 2015). Gaur goizean, Donostiako Aquariumeko auditorioan, ekitaldi ospetsu honen aurkezpena ospatu da, Realeko urpeko sailak antolatzen duena. Edizio berria azaroaren 10etiktik 13ra izango da Antzoki Zaharrean eta sarrera doakoa izango da. Gaurko ekitaldian, edizio berri honen programa eta aurkeztu diren lanen zehaztasunak ezagutzera eman dira. Zikloaren kategoria desberdinetan lehiatuko duten hogeita hamar lan baino gehiago izan dira (argazkiak, diaporamak, dokumentalak eta online film laburrak). Nekane Soria Realeko kontseilaria, Vicente Zaragueta Donostiako Aquariumeko presidentea eta Nano Cordovila Zikloaren zuzendaria, besteak beste, izan dira bertan. Programa osoa Kartel ofizialaItsaspeko Zinemaren Txikizikloaren 3. edizioa Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren ospakizunaz gain, txikienek haien protragonismoa izango dute. Azaroaren 9tik 13ra bitartean, Donostiako eskola eta ikastola desberdinak Aquariumean izango dira. Bertan, urpeko irudien profesionalak, adituak eta biologoak izango dira eta haien edertasun eta arazoak azalduko dituzte dokumental eta pelikulen bidez. Lehiaketa bat antolatuko da eta sariak egongo dira gaztelerazko eta euskarazko idazlan onenentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!