REAL SOCIEDAD 0-2 FC SALZBURG (UEFA YOUTH LEAGUE)

Dena erabakitzeke

UEFA Youth Leagueko gure taldeak 0-2 galdu du FC Salzburgen aurka Zubietan jokatu duen partidan, lehenengo zatiko azken minutuetan austriarren bi aukera bakanen bidez erabaki dena. Nahiz eta porrota jaso,  donostiarrek hurrengo txandara pasatzeko aukerei eusten diete eta dena azken jardunaldian. 

Txuri-urdinak hobeto sartu dira partidara. Lehen abagunea Ramirezek izan du, area aurrealdetik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin, desbideratuta joan dena. Minutu batzuk geroago, baita ere oso gutxigatik kanpora irten den errematea egin du Mariezkurrenak. Minutuek aurrera egin ahala berdinduz joan da, Neumannek, area barrutik egindako ezkerkada batekin, orain arteko aukerarik onena izan duen arte; Folgadok, eskuin oinarekin egindako geldiketa bikainarekin, gola saihestu du. Minutu bat geroago, eta bi korner jarraian atera ostean, austriarren gola iritsi da, Sulzbacherrek egin duena burukada indartsu batekin. Atsedenaldiaren aurretik eta falta zuzen batekin, Zetenyk kanpokoen abantaila handiagotu eta asko zaildu du partida gure taldearentzat. 

Kolpe bikoitza jaso arren, txuri-urdinek ez dute amore eman aldageletatik igaro ostean. Bigarren zatiko lehen abagunea Zetenyk izan du Folgadok harrapatu duen ezkerkada batekin. Erantzuna berehala etorri da eta Garrok, beste erremate on batekin, Hamzic jarri du proban. Donostiarren onena Arenzanak, bigarren zutoinean, baloia langa gainetik bidali duen korner batean iritsi da. Austriarrek handik gutxira norgehiagoka erabakita uzteko abagunea izan dute Zetenyren erdiraketa bati esker, baina Reischlek ez du argi errematatu. Azken aukera Mariezkurrenak izan du Arenzanaren erdiraketa baten ostean, baina errematea ez da garbia izan eta ez du aterik ikusi.

Gure juvenil taldea egoera zailean uzten duen porrota, baina ez da ezinezkoa. Txuri-urdinek Interri irabazi behar diote azken jardunaldian eta Salzburgek gauza bera egin dezala Benficaren aurka. We are Real!

Ficha técnica:

Real Sociedad: Folgado, Amenabar (Garro, min. 50), Astigarraga, Beitia (kap.), Olarra, Lebarbier (Behobide, min. 91), Ramirez, Mariezkurrena, Arruti (Astiazaran, min. 76), Otadui (Eceizabarrena, min. 50) eta Arenzana.

FC Salzburg: Hamzic, Leitner, Gevorgyan (Atiabou, min. 66), Žiković (kap.), Pejazic, Sulzbacher (Paumgartner, min. 46), Neumann (Neto, min. 83), Sadeqi (Trummer, min. 46), Zeteny, Reischl eta Daghim (Verhounig, min. 46).

Golak: 0-1: Sulzbacher, min. 39; 0-2: Zeteny, min. 45

Epailea: Lothar D'hondt (Belgika). Txartel horia erakutsi die etxeko Astigarraga eta Eceizabarrenari eta kanpoko Sulzbacher, Leitner, Verhounig eta Reischli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!